Herriak hiri, irriak motel bizi,
Egon adi azti, bertan bait duzu ausardi eta miresemen ugari.
Udaberriko arratsalde euritsu argi batean bezala, aize bolara leunak ezkerreko paretaren aurka oihu egin du. Hitzez baliatu, ez dago beldurrarentzako lekurik! entzun da hurrunean, herrikoitasunaren bidezihor hurbiletik.
Herriak irri, hiria laster herri,
Kontuz sorgin, eguzkilore-tximeleta kaleetan dantzan bait dabil.
Euskaldun hiria, kantuz jantzitako herria, basoak laztandutako herritar bizia abesti xarmantagarriaz lagundutako edabe magikoak bilakatu du errealitatea gozo eta gazia. Arimen nortasunak hutseskinaren ferekan mintzatu dira, barreak trukatuz, azti jokoak bereganatuz, igorle eta hartzailea maila berean kokatuz. Txaloak, bailararen barnean otsoaren erraiak sortzen duten izua bezain bortitza bilakatu dira.
Hormak pilota pilatu du hatzaparrak larrua marruskatzen duen bezala. Iparraldean zerbait entzun da. Mikrofonoaren zirrikituak kutsatu ditu mementuko sortzaile biziak. Bera da, bakarra, zurazko oholaren gainean dirauen gizon ttiki eta bertsolari handia.
Hiriak herri, bizitzari esker irri,
Trebe izan zittez Mattin, orain baduzu barre egiterik.
Hitzen mamia dastatuz, imaginazioaren labirintoan murgildurik, bukezin den errealitatea bat-batean sortu da. Gezurrak egi bihurtzen diren gotorlekua eraiki duzu.
Fikzioa, solasa, pentsaezina adimen eta sentimenduak hankazgora jartzen dituen bitartean, ezkerreko paretaren aurka, pilota, hormaren aurka hatzaparrekin eutsita duzula konturatzen zara.
Beñat Arregi
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia