Haur bati galdetu diot...

2012/04/09
Haur bati galdetu diot...
Haur bati galdetu diot mundua marraztea. Arkatza hartu, eta hasi da pertsona baten marrazten, gero bi, hiru, hamar, hogoi. Denak desberdinak, batak besteari begiratzen dio, mesfidantzaz edo konfiantsaz. Haur bat bere amaren besoetan da, lo, biziaren arranguretatik urrun, inoxentziaz betea. Hemen, aitatxi bat bere semetxiarekin, aitonen hizkuntza zaharrean solasean ari. Beste haur bat bakarrik agertzen da, nigar malko bat matelera ixurtzen zaio. Marrazleak kondatu dit bere burrasoak ez direla gehiago maite. Bere ondoan bikote bat, sortu berria den amodioa. Eskuz-esku, muxu bat aldatzen ari dira. Iraunen ote du? Marrazkiaren eskuinaldean, lagun talde bat ageri da. Irriz, josteta ari. Baina… bai untsa ikusten dut, taldetik kanpo haur bat ikusten da. Bizi osoan jarririk kondenatua izan den haur horrek, ezin du bere lagunak bezala baloinean jostatu. To, so-egizu hemen, emazte xarmant hori, bere urrezko lepoko eta eraztunarekin. Baina, zergatik burua itzultzen du? Ez ote du bere auzoaren esku luzatua ikusten? Badirudi mutiko horren mundu hortan, jende bihurriak badirela… Funtsean, ez ote da egia haurren ahotik ateratzen?Aña Arreguy

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)