Euskal itsas-zaleak Pastorala

2012/05/09
Euskal itsas-zaleak Pastorala
Eguzkipean, jende ugari, pastorala dastatzen, adi-adi: Euskal marinel edo arrantzale zerk egin zintuen itsas-zale. Zer zen zure barruan "itsasora!" oihuan. Arraunean nola! Itsasoa ez zen bare, zenbat oinaze, beldur, goragale. Zer zeneukan barru-jale? Zure lana, gure ondare. Lur berriak (e)ta hainbat bale; makailua, salerosketa-ale. Ez zenuen, ez, egin kale. Europan aberats: makailu saltzaile. "Munduari bira!", Getarian urari begira. otu zitzaizun burura? Izan ote zen zure azkura! Elkanok munduari jira, Magallanes hilda (e)ta harira. hartu zuen hark ardura. Gure ospe (e)ta onura. Legazpik Filipinasen Urdaneta(re)kin jo zu(e)n lur, konkistatzaile izena han eman zioten garaikur. Urdaneta ez zen uzkur: Gaztelako erret-ikur, Mexikorako bidea aurkitu zuen zuhur. Kortsario, konkistatzaile, zerk egin zintuen itsas-zale. Zer zen zure barruan "itsasora!" oihuan. "Zure aurrean beti naiz, nire buruaren jabe. Felipe II erregea: ez morroi, ez mirabe". Lope de Agirre izenez, odol (e) ta aginte zale, idatzi zenion gutuna erregeri lotsagabe. El Dorado ez aurkitu, eta ezbairikan gabe, Izendapenak zenitu(e)n zure estimu zutabe. Traizioan gertu, ondokoak trebe. Venezuela izan zen zure hilotz-habe. "Bizitza horretatik nahi nuen nik ihesi. Komentu inguruak neuzkan hesiz-hesi. Buruan zitzaidan, mentura itsatsi: bihotzeko ametsak ehunaka gezi. Marinel nahi nuenez itsasoan gogoz hasi, behar nuen gizonen bizitza ikasi! Katalina Erausok ospea erdietsi. Emakume ezkutuan, gizonek azkenean gutxietsi. Bataila irabazi hantxe, beste bat gailendu hemen. "Itsasora!" oihuan denek men, zuk ahalmen. Okendo almirantea: kirmen eta kemen! Gaurkoan dizugu, zuri oles eta bereizmen. Karlos V enperadoreak, Urbieta izendatu zaldun. Santiago ordenako itsas-gerlari, dominadun. Esadazu, irakurle, -nire eleen epaile- zer duzun barruan, "Itsasora!" oihuan. Euritakopean, adi-adi. MariJoxe Azurtza Sorrondegi

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)