Euria ari du

2012/04/29
Euria ari du
Euria ari du gaur, gogotik, goi-goitik behera Ez ditut maite xirak, ez ditut maite euritakoak ez txamarra beroak. Indartsuago egin, datorrenerako prestatu eta babesten gaituztela sinesten dugu, baina estali egiten gaituzte, ezkutatu. Euria ari du gaur, etengabe, ia amaiezin. Ez ditut maite larruzko estakiak, ez ditut maite aterkiak ez guardasolak, tantak gainetik kendu nahiean, esku bat estu lotuta, lehortasunaren izenean, ez baikara ohartzen eguzkiaren bisitaz. Euria ari du gaur, indarrez, heze bezain sutsu. Sutsu bezain heze, aterki, xira eta estalki gabe, euritako izango naiz gaur, datorrenari datorrenaz erantzuteko prest, biharko eguzkia bezain biluzik.Lander Arretxea

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)