Esku gogoz

2012/05/14
Esku gogoz
Zizel ta egur Aspalditik agur Euri ala haize berdin. Irudi,idei Gogoan ditut hodei Goibelak urrun. Eskuak trebe Burua ere hobe Ez beti erne. Horrela nintzen Tresnak aztaparretan Lotu lanari. Egur desberdin Sentipen orokorrak Bakoitzen kabuz. Gerezi ondo Usain goxo eta leun Haria gorri. Zumarra eskas Abar hau agortua Eri izanik. Platana landu Idorra ta gogorra Dantzariak sortu. Argia lagun Zizelkatzeko behar Iluna haiza. Hatzen pausuak Perekak, egurrari Gozatzen bihotza. Plazer haundia Obra bat ateratzea Airea goza. Ba ote nuen Zerbaiten erraiteko Gutizia ala ez ? Gogoan zer den Ez usu menderatzen Behatzak mintzo ! Eskuen gostuz Izpiritua lasai Bakea eman.Maite Landart

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)