Maite ditut maite gure bazterrak
Egun batean abiaturik
izadiaren muinera
Gogo bizian kausitu nuen
ondo kausitu gainera
Bizi-zentzua non ote nuen
barne-erroen minbera
Ekia lagun hurbildu nintzen
oskarbiaren oinera
Bide galdua bide berria
lokatza eta osina
Laharrez dago bidezidorra
lore gorriz da hagina
Maxuxtek eta basakaranek
jaurti didate hozmina
Bakegurago geundeke denok
gehiago joango bagina
Esandakoa egiten dugu
ez al da nahiko tristura?
Hemendik hortik handik honantza
galdua dugu aingura
Burdina mengel gaztanbera lez
urri dugu jakingura
Noiz itzarriko ote ditugu
burdina,ura ta zura?
Bidea ez da errepidea
behar du lurra ukitu
Oinutsik irmo dastatuz gero
pozez ezin da kabitu
Bideak orain eta lehendik
bi ikuspegi baditu
bata norberak jartzen diona
bestea ezin aurkitu.Jexux Aizpurua Barandiaran
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia