Begi distira

2012/05/16
Begi distira
Zirrararen norabidean sugarrak sabelan har zezan geldotasunatik ihesi elkartu ginen zu eta ni. Aztarnarik ez irudirik ez Bizipenen begi distira ta besterik ez. Artaldetik ihesi doa ikusmin garraren gogoak Herio zukua hain hurbil izaerak biziago dirudi. Lepoko ozkadaren poza ta odola ditzazun goza ikustera gertuagotik hurbildu nintzen gogotik. Argazkirik ez idatzirik ez arriskuaren sena ta besterik ez. Urrikirik ez beldurrik ez gurutze bat oroigarri ta besterik ez. Irri eginez alaitasunez otsoaren ahora ta besterik ez. Iban Rusiñol

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)