Araudiak

1. artikulua : xedea
Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak « Irudimena » izeneko sormen lehiaketa antolatzen dute, interneten bidez, 2014ko martxoaren 17tik maiatzaren 16ra. Lehiaketa horren helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan. « Irudimena » lehiaketa Euskal kultur erakundeak abiatu « Hogeita » gazteei zuzendu urte anitzetako ekintza programaren filosofian oinarritzen da.

2. artikulua : publikoa
Lehiaketan parte-hartzea dohainik da eta 14 urtez goitikoei idekia. Ipar Euskal Herriko adingabeek (18 urtez petikoek) beraien aitamen baimen idatzia helarazi behar dute izena ematerakoan.

3. artikulua : lehiaketa
Lehiaketarentzako 9 soinu proposatuak izanen zaizkie bisitariei, denak Creative Commons lizentziapean (Aitortu 3.0) eta soinumapa.net egitasmoan oinarrituak. Soinu bakoitzak zenbaki bat izanen du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak soinu bat hautatu behar du. Soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak : soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak, nanoliteratura – adibidez twiteratura – …) edo irudi berri bat egitea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…). Hiruak egin daitezke ere bai. Orotara parte-hartzaile bakoitzak bost sormen lan aurkeztu ditzake gehienik (adibidez bi testu eta 3 irudi, edo 5 irudi…). Parte-hartzaileak bere sorkuntza helaraziko die antolatzaileei www.irudimena.com web orrian dagoen inprimakiaren bidez edo mezu bat bidaliz info@irudimena.com helbidera, zehaztuz aukeratu duen soinuaren zenbakia. Edozoin kasutan bere parte-hartzea baieztatuko duen agiria eskuratuko du berak utzitako e-postan. Igorleak ziurtatzen du bidalitako obren egilea dela. Lehiaketan parte hartzeko epea 2014ko martxoaren 17an hasiko da eta 2014ko maiatzaren 16a arte iraungo du.

4. artikulua : sormen lanen formatua
Sormen lanak ondoko ezaugarriak errespetatuz helaraziko dira :

  • Soinuak:
    • Luzetasuna: gehienik 3 minutu
    • Formatua: MP3
  • Testuak:
    • Luzetasuna: guttienik 750 karaktere (100 hitz inguru) eta gehienik 2500 karaktere (450 hitz inguru)
    • Formatua: numerikoa (testua, word, PDF, Open Office…)
  • Irudiak:
    • Formatua: numerikoa (.jpg, .gif, .tiff, .psd…)
    • Bereizmena: guttienik neurri honetakoa, 600×600 pixel

5. artikulua : sormen lizentziak
Jakinez sormen lehiaketarako proposatutako 9 soinuak Creative Commons (Aitortu-3.0) lizentziapean erabiltzen direla parte hartzen duenak onartzen du berak igorri lana(k) lizentzia berdinaren pean banatua(k) izatea.

6. artikulua : lanen argitaratzea
Antolatzaileek lanak eskuratu eta sarean jarriko dira eta publiko eginen www.irudimena.com orrian, egile bakoitzaren izen, abizen eta herriarekin batera. Baztertuko dira eduki polemikoak, pornografikoak eta xenofoboak hedatzen dituzten obrak edo jendeen sentiberatasuna mintzen ahal dutenak. Parte-hartzaileek bidalitako datu pertsonalak helburu bakarrarekin erabiliko dira: erabiltzaileen eskaerak kudeatzea eta eskainitako zerbitzua ematea. Erabiltzaileak bere datuak kontsultatu, zuzendu eta ezeztatu ahal izango ditu, eta datu horien aurka ere egin ahal izango du, mezu elektroniko bat bidaliz info@irudimena.com helbidera (Frantziar estatuko “Informatika eta Askatasunak” legeko 34. artikulua). www.irudimena.com web orria Frantziako CNIL erakundean deklaratua da.

7. artikulua : epaimahaia
Antolatzaileek aukeratuko dituzte epaimaihan egonen diren kideak. Hego nahiz Ipar Euskal Herrian multimedia arloan, arte grafikoen esparruan eta literatura munduan dabiltzan adituez osatua izanen da. Epaimahaik askatasun osoz jardungo du eta berak finkatu irizpideen arabera (kalitate teknikoa, aberastasuna, originaltsasuna…) hartuko du bere erabakia.

8. artikulua : sariak
Modalitate bakoitzean (soinu sormena, sormen literarioa eta sormen grafikoa) pundu gehien lortuko duten lehen biak saristatuko dira. Orotara beraz 6 pertsona saristatuak izango dira (2 soinu sormenarentzat, 2 sormen literarioarentzat eta 2 sormen grafikoarentzat). Saridun bakoitza telefonoz edo mezu elektroniko baten bidez abisatua izango da.

9. artikulua : sarien ematea
Sariak ekitaldi ofizial baten karietara emango dira Bilboko Euskararen Etxean, 2014ko ekainaren 7an. Saridunek beren lana aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan beraz baitezpadakoa da hor izan daitezen beren saria eskuratzeko. Ezinbestean ordezkari bat izendatu beharko dute.

Sari banaketaren dataren ondotik sari guztiak emango ez balira, edo lehiakideren batek bere saria eskuratu nahiko ez balu, lehiaketan puntu gehien lortu dituen hurrengo pertsonak eskuratuko luke sari hori. Prozesu hau behin eta berriro errepikatuko da sari guztiak banatu arte.

10. artikulua : oinarrien onarpena
Lehiaketako parte-hartzaileak espreski onartzen du lehiaketa honetako oinarri guzti-guztiak beteko dituela. Oinarriren bat betetzen ez badu, parte-hartzailea lehiaketatik kanpo geldituko da eta saria galdu egingo du. Aparteko kasuetan eta behar bezala justifikatutako arrazoirik balego, antolatzaileek oinarri hauek aldatu ahal izango ditu lehiaketa hasi eta. Argitaratutako argibide eta informazio guztiak lehiaketaren zehaztapen eta baldintzetan sartuko dira. Oinarri hauen interpretazioan zalantzak edo desadostasunak sortzen baldin badira, antolatzaileen irizpidea gailendu egingo da.