Punparen zain
![Punparen zain Punparen zain](https://www.eke.eus/eu/eke/aurkezpena_helburuak/gure_ekintzak/hogeita/deialdiak-eta-lehiaketak/irudimena-2013/zuen-ekarpenak/punparen-zain/@@images/7ac88e2d-68d7-40db-8e43-b30b25c89e5d.jpeg)
Tolosa, 2012ko abenduaren 28a, Inuzente eguna.
Xala-Barriola vs. Gonzalez-Zubieta
“Cien a veinte!”
Parioa gaztelera garbian.
Euskarak baliorik ez pelota vascan.
Mamia eta azala bi dira:
Julian Reteguitik Julen Bi-ra,
Fernando Arrechetik Iker Arretxera,
izanetik izenera.
“Mil a cien!”
Artekari espainolak.
Frantsesak publikoan.
Euskara jokoan.
Txapapera doaz eskuarazko eleak,
goiko koltxoira euskerazkoak,
kontra-kantxara üskazkoak.
5-5
Ados! Jaunak ados!
“bueno”, “es que”, “o sea”, “venga!” ...
gantxoak eta dejadak Coca-cola hurrupaldietan.
15-15
Ados! Jaunak (eta andereak?) ados!
Ez da kerik ezker paretan
erretzen garen arren;
erdarek erretzen, herrentzen.
22-22
Hogeita bina.
Diglosiaren partidan ezina.
Gu inuzenteak izaki, ordea.
Eta segitzen dugu, Godotek nola,
pilota karratuaren punparen zain.