Gaia(k):

Ene Bilbo, zu zara

Ene Bilbo, zu zara

Bilbo, polita,
nire bihotzaren sehaska,
barnean zaitut, barnean,
zeure kale dotoreak
korrikabizitzen ditudanean…!
Ni bizi naiz zure bertan.

Alde Zaharrean, zirimiria konfetika,
jaian dabil ura ere, itsasadarran.
Ai, Arriaga Antzokia!
Zeu zara ederra, eta parkea!

Milaka leku maiteko tokia,
zeure balioa ez da inola ere merkea.
Beste hainbat herri liluragarriak
badira (nire gozokiak)
baina, zu, Bilbo…zu zara…
ene ezinbesteko jana, ia!

Hazi naiz zurekin dantzan,
Zeure haizeko kantu egin nauzu
Eta horrela, bizitza dagoen leku oro
Topo egiten dut zurekin pausuz-pausu.

Eta horrela, berriro,
hasi naiz zurekin dantzan
Kantu bat, ta beste bat,
beste-bat, beste-bat, …!
Denok gaude plazan,
Plaza zabalik dagola
lau haizetara…
Ta argi entzuten da doinua:
Bilbo, polita, zu bizi zara!

Gora, eta behera, eta atzera, eta aurrera!

Ene Bilbo!
Nire bihotzaren sehaska,
nire bizitzaren plaza,
letren musika ta dantza,
bizi
zu zara!

Gehiago jakin

Erromeria bat bailitzan, non jendea herriarekin batera dantza egiten duen, bizirik dago Bilbo. Hura, gu bizi garean moduan, gu bizi garelako, bizi da. Eta gu bizi gara bertan.

Horrela,"Ene Bilbo, zu zara!" bi esanahi nagusi hauek ditu:

1) Bilbo, zu zara (izatearen ezaugarria du, eta bere berezitasun propioak ditu).
2) Ene, Bilbo!: Maitasunezko ohiuka gisa: Oi Bilbo, ene Bilbo! Aldi berean "ene" posesiboa izanik ("nire") --> Zu zara nire Bilbo.