Gaia(k):

Ardi kosmopolita ?

Ardi kosmopolita ?

Ardiak lerro lerro mendi maldan doatzi. Haizearen firfira ez da entzungai. Baina hiriaren orroa bai. Bata da zainetan, bestea berantean. Kiski-koska, ezbeharra ! Primadera dela eta, hormonen urtaroa… Kiskun-kaskun istripu txostena bete, eta segi aitzina. Fite fite, presaka, joareen erritmoan, nora doaz ? Lanera, merkatura, belar-jatera, erosketetara… Bortura.

Hara, hantxe, ardi berezi edo arraroa. Meheka ta meheka, ez dea Manex Burubeltza ? Hura bera, Manex Burubeltza. Bakarrik dirudi masaren erdian. Ardi dialekto zonbaitzu ongi menperatzen baditu ere, besteek ezin diote ulertu. Oroitzen da haurtzaroaz. Axuri zelarik, larrean alhatzen, Amaren hitz goxoak baizik ez zituen entzuten. Gaur aldiz, ezpain sakratuetarik ikasi zuen mintzaira, museo pieza bilakatzen ari da. Istantean, hizkuntzen hilerrian lurperatuko dute.

Atzo, Saiek, Manexen gorputza irentsi zuten. Ezetz. Bihotza ez didatela kenduko. Saiak ? Nun dituzu Saiak hiri erdian ? Ardi kanibalak zitezkeen… Bihar, Mendian gora, oihartzun harrigarria adituko da : Manexen zaurien artean, bihotz taupada ahularen irrintzina.

Bordele, 2013/04/08a - Amaiur Eppherre.