Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatu "Irudimena" lehiaketaren 2013ko sariak banatu dira Bilboko Rekalde Aretoan, ekainaren 8an. Goresmenak irabazleei eta milesker parte-hartzaile guziei!
Irabazleak Bilboko Rekalde aretoan bilduak (2013-06-08)Irabazleak
Soinuan oinarrituz hiru aukera zituen parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).
Olentzerori Oles (Bera - 2012) Eguberri bezperan Labiaga ikastolako ume, irakasle eta gurasoak karrikaz karrika dabiltza eguberrietako kantuak kantari. Olentzero iritsi baino lehenagoko momentu magikoak dira, urduritasun eta ilusioz beteak. Egilea: Xabier Erkizia | Soinua eskuratu
Zintzarrada (Izpegi - 2010) 2010eko Izpegiko Txalaparta Topaketako partaideek zintzarrada bat egin zuten Izpegiko bentan diren joareekin. Egilea: Thierry Biscary | Soinua eskuratu
Kauterak (Gamere-Zihiga - 2012) Maiatzaren 6an Gamere-Zihigan egindako grabaketa, 2012ko maskaradetako azken emanaldian. Zati honetan maskaradako pertsonaia garrantzitsuenetako batzuen aurkezpena entzuten ahal da: kauterak. Kauteren buru egiten duen kabanak banan-bana aurkezten ditu bere lagunak: Pitxu, tabalot, aviu... Egilea: Asier Gogortza | Soinua eskuratu
Beotibar (Tolosa - 2012) Xala-Barriola vs. Gonzalez-Zubieta: 2012ko Eskuz Binakako Txapelketako partida,Tolosako Beotibar pilotalekuan. Egilea: Iñigo Salaberria | Soinua eskuratu
Erromeria (Bilbo - 2008) Bilboko Larraskitu auzoan erromeria. Berbena batek euskal kantu herrikoi eta ezagunak jotzen ditu: Lantzeko inauteria, Emoistasu mosutxue… Egilea: Oier Iruretagoiena | Soinua eskuratu
Aratusteei buruz (Ondarroa - 2012) Ondarroako bi emakumek bertako Inauteri edo Karnabalak nola ospatzen dituzten eta Lantzoi eta Akuli nor diren kontatzen digute. Egilea: Xabier Erkizia | Soinua eskuratu
Dantza jauzi maisua (Altzumarta - 2004) Allende Altzumartako dantza jauzi maisuak dantza kantatuen lekukotasuna emaiten du. Egilea: Thierry Biscary | Soinua eskuratu
Txaranga (Iruñea - 2010) Txaranga baten doinuak Kaldereria karrikan, San Ferminetan. Egilea: Asier Gogortza | Soinua eskuratu
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 17:00etara. Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia