Zuzenean

2011/04/08
Zuzenean
- Hau da esaten ari zintzaizkidan argazkia? - Bai, hauxe. Lehen lerrotik aterata. - Zer ona! Zer argazki ona! - Bai, ikusgarria da ezta? Hara zer saltoa eman zuen!! - Bai, benetan! Giro sutsua edukiko zenuten kontzertu hartan. Ez zuenean bere burua hautsi, gaitzerdi. - Ba, ez dakizu, Oneka. Zoritxarrez, horrelako zerbait gertatu zen. - Zer diozu! - Ez dakit bere burua puskatu zuen ala ez, baina ospitalera eraman behar izan zuten aparteko jauzi zoro honen ondoren. - Benetan? - Bai! - Ganoragabea! - Gizajoa. - Zer gertatu zen, mahai baten aurka jo zuen edo? - Antzeko zerbait. Oinak lurrean jartzera zihoanean ezker izterra aulki batean trabeskatu eta ziplo, muturrez aurrera erori zen. A zer kolpea hartu zuen! Odoletan bukatu zuen. - Ez zuen eskurik jarri ahal izan lurrean, erorketa malgutzeko? - Ba, ez! Mikrofono batean korapilatu zitzaion eskuin eskua erorketan eta ezkerra... ez dakit zer gertatu zitzaion ezkerrean. Gogoratzen dudan bakarra erorketa traketsa izan zuela izan zen. Hil egin ote zen ikaratu egin ginen denok. - Eta zer gertatu zitzaion? - Buruan kolpe txarra hartu zuen eta zauri sakon bat garondoan. - Kolpe txarra? - Bai, kordea galdua egon omen zen hiru bat orduz eta orain ez omen du gertatu zenaz ezertxo ere gogoratzen. - Eta zuk nola dakizkizu kontu hauek denak? - Bere zale klubekoa naizelako. Baina egun horretan gainera, erretiratzekoa zen eta bere agur kontzertua zen, azkena. Pentsa! Nire inguruan jende mordoa bihotz estuarekin etxeratu zen, kontzertua bertan behera gelditu baitzen anbulantziak abeslaria eraman orduko. Asko eta asko, malkotan blai, negar zotinka joan ziren. - Orduan, argazki historikoa ere bada hau! - Bai, nirekin daramat ordutik. - Salduz gero, dirua lortuko zenuke. - Ja, ja... nahiago dut nik gorde saldu baino. Hala ere, kazetariei eman nien beraiek erabil zezaten albistetan eta kito. Nahikoa. - Zer ona, zer ona! Zer argazki ona! Bejondeizula! MariJoxe Azurtza

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)