Zirtzilen plaza hartzea

2011/03/31
Zirtzilen plaza hartzea


Egilea: Nahia Garat

Argazki hori hartua izan da aurtengo Libertimenduan, Donapaulen. Ihauterietako zelebrazio bat da gure gaueko, ilunpetako beldur, angusti ta gaizki bizitutakoen lehertzeko. Egiten da jendartea sano izan dadin helduden urteko. Libertimenduaren ideia, kabalkadari bere plaza guzia uztea da, mihi bat gehituz, zirtzilak sarraraziz, ihauterietako bizia plazarazteko. Jakin behar da ere Libertimendu denboran joko bat badela dantzari ta zirtzilen artean plaza okupatzeko ; dantzarien argia, edertasuna eta zirtzilen pobretasuna, iluntasuna kontrastean delarik. Horregatik argazki huntan zirtzil baten urratsak ageri dira ta urrunean dantzari bat. Zirtzilaren urratsak ez dira baitezpada euskal dantza batetakoak, bainan gehiago botere hartzearen urratsak dantzarien parean plaza atxikitzeko.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)