Txalaparta isildu da
Txalaparta musika tresna aparta, mendi tontorretik entzuten dut : ttukun-ttukun. Zuren gainean egurren talkak sortzen du soinua, ttukun-ttukun tturrukuttun. Maldatik behera ttuku-ttuku jausten da doinua, ttukun kun ttukun. Zuhaitzak zeharkatzen ditu fira-fira, haizearen gisara. Txalpartaren kantuak erritmaturik neska gazte bat ari zait dantzan bihotzean, arin arin. Pausoz pauso, saltoka, punpeka dabil txalapartak kulunkaturik. Bihotza pil-pil daukat. Ttukun ttukun erritmoa azkartuz doa, neska dantzan ari da gero eta azkarrago. Ttukun kun kun ttukun tturrukuttun. Poliki poliki, mantxo mantxo, txalaparta isilduz doa, ttukun ttukun. Neska kuttuna ez da gehiago dantzan ari, eskapatzen da. Azken ttukun batean kukutu da. Alkian jarrita naiz zahartuta. Txalaparta mututu da, bihotza gelditu. Pausatzen naiz goxo goxo.
Patxi Berhouet
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)