Ttakun eta herren. Egurra egurraren kontra. Bi arimaren batura; makila eta ohola. Bi arimaren oinezkoa; zu eta biok bat. Elkarren laguntza gabe maingu gara bakarka. Musika, kantua edo jolasa?
Giza adimena mugatua dela esaten da: irudimena, jokaera eta bizi-sen bertsuen parametroetan mugitzen garela gizakiok munduan. Eta egiazki, han eta hemen, antzerakoa da gizon eta emakumeon gaitasuna. Alabaina, dohainak dohain, lur hauetan tresna bitxi bat mamitu zen. Munduko beste bazterretan kide zuzenik ez (bide) zaio kausitu, eta honela, tokian tokiko bizimoduetara egokitutako gauzakiaren aitzinean gara.
Egungo erabilera modernoetara jalgi aitzin, txalapartak bere funtzioa eta izaera izan du. Baserri bakan batzuetan aurkituak azken jotzaileak (eta azken jo-gailuak), herri-ohiturak musika-molde edo harreman-tresna berezko hau gorde du.
Zuaznabartarren ordezkari, Artze anaiek biziberritu zuten hirurogeigarren hamarkadan tresna hau. Nazioartera eraman da, harrez gero, haren hotsa, haren presentzia, haren kolore bereizgarria. Garai jakin eta berebiziko batean, eta tresna kurios baten garrantzia ulerturik, bigarren aukera bat eman zioten bi anaiek txalapartari. Duin, elegante, harro.
Txalaparta. Zalaparta. Azal aparta.
Ana Telletxea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia