Tikitiki takataka, zapaten takoiak tiki taka
Geltokitik lantokira, lantokitik geltokira
Zangoak tinke-tinke, pausua kakola
Tikitiki takataka, kaskezurrean mailukada
Tikitiki takataka, zapaten takoiak tiki taka
Kanpaiak tilin ezkilak talan
ukapena non, takoiduna han
Tikitiki takataka, gizarte kateatuaren zalaparta
Tikitiki takataka, zapaten takoiak tiki taka
Boten zarata, gatazka eta kalapita
Mendez mende, ezpata eta eskopeta
Tikitiki takataka, askatasunaren bahiketa
Tikitiki takataka, itxurakeria kolpeka
Takoidunak espantuka, baina zangopilatuta
Normaren marka, inkisidoreen soka
Tikitiki takataka, eskalapoinen epaiketa
***
Gaur presidentea dena dolar
Nehor ez dadila ohar
Herriak ez dezan indarrik har
Gaurko belagileak ditzala preso sar
Atzo erregea dena urre,
erreketan akelarre.
Pierre De Lancre,
emazte libreak behar erre, erre, erre...
***
Oinutsik, sorginak sutik ihesi
Oinutsik, urratsa arin, arima bizi
Oinutsik, hesiak ez dira hesi
Oinutsik, zorionean hazi
Oinutsik, dantzaz dantza, nahi gisa
Oinutsik, haizeak zaia altxa
Oinutsik, tiranoa haiza
Oinutsik, biziaz gozaEneko Bidegain
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia