Atzerantz begiratuz gero, bertan da iragana. Iraganeko oroitzapenak, orain
arteko momentuak, sentimendu guztiak.
Bista zorroztuz gero erraz ikus ditzaket. Bai, erraz bereiz ditzaket une on nahiz
txarrak, gozo nahiz garratzak, leun nahiz bortitzak. Bizitzaren iturriak sortutako
putzuak ere bertan dira. Baita ur horrek ureztatu dituen loreak ere, kostata igaro
ditudan zubi guztien oroimenez.
Baina zerua ilun da bertan, harriak ere beldur dira. Ekaitzaren beldur,
bakardadearen beldur, tristuraren beldur. Denek aurrera jarraitu nahi dute,
egunsentirantz jo, argitasunerantz, etorkizunerantz. Zoritxarrez ez dakite
geldirik ezin dela aurreratu, eta aurrerantz ez bagoaz atzera goazela. Bakoitzak
barnean bere urratsak eman behar dituela, bere bidea eraikiz, bere bizitza
eratuz.
Urratsez urrats ez bada bidea ezin delako egin, gogo eta maitasunez ez bada
bizitza ezin dezakeelako osa.
Itxaropenaren kandela ez dadila sekula itzali.Irene Arin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia