Maiatzaren bigarren igandean
Senpereko lakura joaten gara
euskararen besta honetara
egun osoa igarotzera
topaketa askoren eguna da
Animazioak denentzat badira
musika dantza, haurren xokoa
taldeak edonondik jiten dira
dirua sartzean trukatzen da
Hango moneta txartela baita
Giltzurrun kolpe on batekilan
gizonak ezkilak bizkarrean
dabiltza aintzira inguruan
Haien lana izugarria da
izpiritu txarrak haizatzea
Ene buru xuriarekilan
oren batez egonez patxadan
buru erdia olana pean
bestea eki bero pe hontan
jalgitzen naiz buru erdi gorria
turista alemaniar bat bezala
eguzki pean egon ondoren
hondartza zabal (e)ta eder baten
azken metro karratu libroan
kolore horiekin aurpegian
BO jarraitzaile perfektua
bilakatzen naiz nahi gabean
gauza bat baizik ez zait falta
aupa BO idaztea kopetanXavier Elizondo
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia