Harri bizia

2011/04/03
Harri bizia
Ondo aterako dela uste dut azkenean, ordulari polita izango dela erromesentzat dugun ostatuan. Done Jakue bidean eguzki-lorea ordulari gisa izango dugu baserri atarian. Aitzina bezala, izpiritu txarrak usa ditzan jarriko dut eta eguzkiaren argi-indarra eman diezaien erromes direnei; eta baita guri ere, etxekooi. Argi izpiak nola egin nahiko komeria izango dut, baina zer edo zer lortuko dudala nabari dut. Orratzak, gero, burdinazkoak jarriko dizkiot eta zenbakiak koloreztatu beharko dizkiot. Lan motela, erromesei harrera egitea bezain arduratsua, harria zizeilukada bakoitzean indarrez lantzea. Lan motela, bizitzan edozein aldaketa bezala... erromesen tipi-tapa, ordulariaren tiki-taka... Atariko horman jarri beharko dut zintzilik, denek ikusiko badute, denei ongietorria eta agurra eskainiz, Ama lurrak emandako landarearen pareko, gure bizitzak argizta ditzan eta erromesa nekez sartu eta itxaropenez joan dadin bere bidean, denaren Egilearen ontasun eta bizipozean. Ama lurra, ama eguzkia, ama ilargia... eguzki-lorea... Ondo aterako dela uste dut... MariJoxe Azurtza

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)