Gaueko dantza

2011/03/18
Gaueko dantza
Dantza egin dezagun eskutik helduta gaztea da gau berri eta beldurgarria, osatzen dugun zirkuluak gatibu dauka inoiz amatatuko ez den sua ez digu garrak ospa eginen lurralde honetan ipini gintuztenei bizirik izatearren dugun poza eskainiko diegu kanta egin dezagun suak egurrari egin bezala gure ahotsak gauaren iluntasunean hauts bihurtu arte eguna neketsua izan den arren astin dezagun logura eta goazen itzaliko ez den sutondora garrak gau pixka bat hiltzeko kapaza izana soberako desenkusa dugu dantzan aritzeko.
David Tijero Osorio

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)