Bazterketa. Bazterketa soziala. Bazterketa ekonomikoa. Diskriminazioa. Urte luzez pairatutako sufrimendua. Baionako elizbarrutian ez genuen gainerakoen tratua jasotzen. Desertoreak edota gaizkileak. Inork ez zekien seguru zer ginen, baina gure beldur ziren. Delinkuentziaren aurpegia jartzen ziguten ixilean lanean genbiltzan kanpotarroi eta gainera legenarra ekartzea eta zabaltzearen errudun egiten gintuzten. Mendeetan zehar herrietatik kanpo, periferian bizitzera kondenata egon ginen bestelako biztanleekin eskontzea debekatua genuela. Arropa berezi hauek janztera behartuta eta jendea izutzen zuen kanpaia jotzera behartuta genunden.
Agotak ginen, zura lantzen genuen baztertuak. Zuhurtziaz, gure ogibidea, XXI. menderaino iraunarazi dugun baztertuak.Gorka Chamorro Azkona
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia