Dantzak edo bertako usantzak

2011/03/29
Dantzak edo bertako usantzak
Gure herrian ezagutu ditugu: aitzina pika, bakuna eta kabriola; erdizka, urrats eta dobla, ezker, eskuin eta hiru, antrexantak, iauzi eta fini; puntapio eta arraunakoa; lasterkak, deia, lau-arina, gurpilak, oin-punta, zango-ostikoa; balsa, kaiola eta gurutzeak; saltoa; bat, bi, hiru eta zeharka; besoak mugi, biribilean; aitzina, gibela, ebats, txalo eta buelta... Horiekin osatu baitira: godalet dantza, barrikada eta satan, gabota edo arribada; bolant-iantza, martxa, kontraiantza eta iantza-luzea, teilagorri eta ostalersak; paseoa, zapi-dantza, modorro, enperadore...; jota ta porrue. Zortzikoa, soinu zaharrak, agurra, jaun-aurrekoa, neskatxena, sorgin-dantza...; Murtxanteko paloteaua, arku-dantza eta dorrea; alkate-dantza, ezpata-dantza, ingurutxoa eta kalejira; Tantirumairu, makil-gurutze, zubigainekoa, neska-dantza...; Kaskarot martxa, zapatain-dantza, sinple eta marmutx, eta makil-dantza. Kantaita. Mando zaharrarena, aunitz urtez, xerri-begi, esku-dantza, isats-dantza, saskito-dantza... Eta horren guztiaren oinarrizko osagaiak dira: zamaria, guraizeak, entseinaria, edalontzia eta ardoa, katagorria, txirula eta ttun-ttuna. Karrika. Zapurra, aizkora, zaldia, basanderea, kabalier eta kabaliersa. Faustin Bentaberri. Zintzarriak, makila, lekukoa. Joan Ignazio Iztueta. Korbata, kriskitinak, katxutxa, gaita eta boboa. Ermita. Abarkak, gona grekadunak, petatxu-galtzak, alboka eta panderoa, Kepa Artetxe. Erromeria eta kopla. Brokela, uztaiak, zinta koloredunak, kapitaina, txistua. Rabadana eta Mayorala, zorongoa, eskumuturrekoak, zapinak, espartinak eta ligak, danborra eta loreak, deabrua eta aingerua. Joselico Jarauta edo Jimeno Jurio. Mantala, gerruntzea, plaza. Bandera, eskapularioa, ilekorda, lazoa, txapela. Zubia. Santiago Irigoien. Kaska, eskularruak, zapatak, soinekoa, akordeoia eta klarinetea. Hartza, kotilun-gorria, Pierre Betelu. Sua, kantua, garia, irrintzia, adarra... Jose Maria Satrustegi. Almutea, gerriko beltza, atorra. Maurizio Elizalde. Honela, aurrekoaren emaitza dira: Zuberoako dantza-saila, Baxe Nafarroako inauteria, Gipuzkoako dantzak, Otsagabiako dantzak, Arratiako jota zaharrak, Erriberako paloteaua, Lakuntzako ingurutxoa, Lesakako dantzak, Lapurdiko inauteria, Urdiaingo San Juan kantaita, Baztango mutil-dantzak... Eta hamaika honelako. Lekukotza, artea eta sentimendua. Jolasa, hizkuntza eta nortasuna. Kultura, tradizioa eta usadioa. Herri baten adierazpide esanguratsuenetako baten isla aberatsa bizirik. Ana Telletxea?

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)