Bertsulari esatari

2011/03/08
Bertsulari esatari
Airosaren gainean pausaturik ikusten zaitut. Zer, zu ere airoso al zabiltza? Bertsulari esatari oraingoan pentsalari? Orioko talaian iparraldekoari so? Bertsulari esatari beti bezain euskalari? Airosaren ondoan isilik ikusten zaitut. Andoaingo etorkinak euskaltzale bihurturik dituzu iaztik. Leitzarango Institutuan egunonak abestuz ematen dira ordutik. Nola esaten da? Zein doinu du horrek? Nik ere, handitzean horixe egin nahi dut: abestu; zer ez badakit ere! ligatu; inguratzen zaizkidan guztiekin! Lanerako jaiki beharrik ez eta gainera eskolara joan notaren beldurrik gabe! Nola esaten da? Zein doinu du horrek? Gure amonak esaten du bere ketxueraz ez dela munduan ez gizonik ez erregerik ni baino hobeto bizi denik. Baina nire amonak ez ditu Airosaren gainean pausatzen direnak ezagutzen. Zer, zu ere nekaturik al zabiltza? esaten dit egunero. Nire biloba alper hori oraingoan pentsalari? Ez, amona, ni bertsulari esatari eta euskalari. Eta agian, egunen batean Airosaren gainean Titanic-en gisan Gu biok banatzen gaituen itsasoaren nagusi. Marisa Arruabarrena

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)