Bertsoa, hitza eta euskara

2011/03/16
Bertsoa, hitza eta euskara
Erlazionatzeko behar da hitza ta hitzaren bidez herrigintza hitzez bustita dago bizitza baita ere bertsolaritza Hitzak batuta sortu euskara antzinako hizkuntza zaharra euskaldun egiten gaituena hara amonak zekien bakarra Bertsoa da bizitzeko indarra norabideko iparra bidea eginez tirri-tarra izanez euskal herritarra Euskararekiko maitasuna bertso zaletasuna euskaldunon batasuna da gure osasuna Sinesmen osoz eginda lana presente edukiz iragana heldu dadila guztiongana bertsoaren indar dana Jon Zarate

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)