Ekaingo harpean, Gipuzkoan, 1969an atxemanak izan diren zaldien pinturek "arte kuaternarioaren zaldi-multzo perfektuena" osatzen dute. Hala zioen hasteko André Leroi-Gourhan frantses arkeologo eta historialari ezagunak.
Kristo aurreko 17000 eta 10000 artean marraztuak izan diren errepresentazio horiek Euskal Herrian praktikatu den goi mailako labar-artearen ikurtzat dauzkate adituek. Hainbestetaraino non aparteko ahaleginetan ibili diren tokian tokiko zientzia elkarteak eta eragile publikoak, haitzuloa babestu nahiz. Kontserbazioaz gain, publiko zabalari altxor horren ezagutarazteko, Frantziako Lascaux harpe ospetsuarekin egin den gisara, erreplika bat eraiki da, Ekainetik hurbil hurbila. Bertan labar-margoak erreproduzituak daude ahalik eta modu fidelenean.
Hemen aurkeztua zaigun argazkia erreplika horretatik dator. Artelan horien egileak ez ziren goi-paolitoko ihiztari arruntak izan behar baizik eta egiazko artistak.
Begira margo horien kurben finezia eta bolumenen grazia. Askotan gainera hormaren erliebe naturala baliatu izan dute orduko margolariek zaldien gorputz atalen eta giharreen irudikatzeko.
Eta zergatik hainbeste zaldi pintatu? Zaldiarengan sineste berezirik bat ote zen orduan? Interpretazioak proposa daitezke. Dakiguna da artista-ihiztaria horiek nomadak zirela eta elkartzen zirela, seguraski, zonbait labar-arte gune ezagunetan (Lascaux, Santimamiñe...).
Ongi pentsatu eta, aspaldiko erroak dituzte beraz gaurregungo artista birek eta festibalek!
Basaburuko Jauna
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Gisa bereko berriak
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan). Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia