Ametsetan

2011/03/01
Ametsetan
Itsasoari begira, ametsetan Olatuen urrumak sentitzen Antxeten ahotsak entzuten Lasai-lasai, denbora igarotzen uzten Itsasoari begira, gustora, ametsetan Bapatean, pentsamendu ilun bat Burutik uxatu nahi, baina alferrik Noiz arte itsasoa? Noiz arte antxetak? Olatuek gure olioa ekartzen digute "Zuena da" -diote- "guk ez dugu nahi" Erantzun gisa, gehiago botatzen dugu "Zuena da" -diote- "kalte egiten digu" Erantzun gisa, beste aldera begiratu "Zuena da" -diote- "eta zuena errua ere" Itsasontziak, kontsumoa, istripuak Antxeta beltzak, petrolioz estaliak Dena kutsatu, dena suntsitu: hona hemen giza-izakera Itsasoari begira, ametsetan Olatuen kexa tristeak jasotzen antxeten oihu etsiak entzuten Lasaitasun denbora bukatu da Haika zaitez, bada garaia Itsasoari begira, pentsakor Mundu hobe batekin ametsetan Maialen Ruiz Prada

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)