Araudia

1. artikulua : xedea

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak « Irudimena » izeneko sormen lehiaketa antolatzen dute, interneten bidez, 2011ko otsailaren 15etik apirilaren 8ra. Lehiaketa horren helburua euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea da gazteen artean. « Irudimena » lehiaketa Euskal kultur erakundeak abiatu « Hogeita » gazteei zuzendu urte anitzetako ekintza programaren filosofian oinarritzen da (ikus www.hogeita.com).

2. artikulua : publikoa

Lehiaketan parte-hartzea dohainik da eta 14 urtez goitikoei idekia. Ipar Euskal Herriko adingabeek (18 urtez petikoek) beraien aitamen baimen idatzia helarazi behar dute izena ematerakoan.

3. artikulua : lehiaketa

Lehiaketarentzako web-orri bat zabalduko da sarean (www.irudimena.com). Bertan 12 argazki proposatuak izanen zaizkie bisitariei, denak Creative Commons lizentziapean (Aitortu-Partekatu berdin). Argazki bakoitzak zenbaki bat izanen du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak argazki bat hautatu behar du. Argazkian oinarrituz bi aukera ditu parte-hartzaileak : euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…). Biak egin daitezke ere bai. Orotara parte-hartzaile bakoitzak bost sormen lan aurkeztu ditzake gehienik (adibidez bi testu eta 3 irudi, edo 5 irudi…). Parte-hartzaileak bere sorkuntza helaraziko die antolatzaileei www.irudimena.com webgunean izango den inprimakiaren bidez edo mezu bat bidaliz info@irudimena.com helbidera, zehaztuz aukeratu duen argazkiaren zenbakia. Edozoin kasutan bere parte-hartzea baieztatuko duen agiria eskuratuko du berak utzitako e-postan. Igorleak ziurtatzen du bidalitako obren egilea dela. Lehiaketan parte hartzeko epea 2011ko otsailaren 15ean hasiko da eta 2011ko apirilaren 8a arte iraungo du.

4. artikulua : sormen lanen formatua

Sormen lanak ondoko ezaugarriak errespetatuz helaraziko dira : Testuak : - Luzetasuna : guttienik 750 karaktere (100 hitz inguru) eta gehienik 2500 karaktere (450 hitz inguru) - Formatua : numerikoa (testua, word, PDF, Open Office…) Irudiak : - Formatua : numerikoa (.jpg, .gif, .tiff, .psd…) - Bereizmena : guttienik neurri honetakoa, 600x600 pixel

5. artikulua : sormen lizentziak

Jakinez sormen lehiaketarako proposatutako 12 argazkiak Creative Commons (Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera) lizentziapean erabiltzen direla parte hartzen duenak onartzen du berak igorri lana(k) lizentzia berdinaren pean banatua(k) izatea.

6. artikulua : lanen argitaratzea

Antolatzaileek lanak eskuratu eta sarean jarriko dira eta publiko eginen www.irudimena.com orrian, egile bakoitzaren izen, abizen eta herriarekin batera. Obraren eskuratze eguna ere agertuko da. Baztertuko dira eduki polemikoak, pornografikoak eta xenofoboak hedatzen dituzten obrak edo jendeen sentiberatasuna mintzen ahal dutenak. Parte-hartzaileek bidalitako datu pertsonalak helburu bakarrarekin erabiliko dira: erabiltzaileen eskaerak kudeatzea eta eskainitako zerbitzua ematea. Erabiltzaileak bere datuak kontsultatu, zuzendu eta ezeztatu ahal izango ditu, eta datu horien aurka ere egin ahal izango du, mezu elektroniko bat bidaliz info@irudimena.com helbidera (Frantziar estatuko "Informatika eta Askatasunak" legeko 34. artikulua). www.irudimena.com webgunea Frantziako CNIL erakundean deklaratua izango da.

7. artikulua : epaimahaia

Antolatzaileek aukeratuko dituzte epaimaihan egonen diren kideak. Hego nahiz Ipar Euskal Herrian arte grafikoen esparruan eta literatura munduan dabiltzan adituez osatua izanen da. Epaimahaik askatasun osoz jardungo du eta berak finkatu irizpideen arabera (kalitate teknikoa, aberastasuna, originaltsasuna…) hartuko du bere erabakia.

8. artikulua : sariak

Modalitate bakoitzean (sormen literarioa edo sormen grafikoa) egileak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera : 25 urtez petikoak eta 25 urtez goitikoak. Talde bakoitzean pundu gehien lortuko duten lehen hiruak saristatuko dira. Orotara beraz 12 pertsona saristatuak izango dira (6 sormen literarioarentzat eta 6 sormen grafikoarentzat). Saridun bakoitza telefonoz edo mezu elektroniko baten bidez abisatua izango da.

9. artikulua : sarien ematea

Sariak ekitaldi ofizial baten karietara emango dira (ordua eta eguna geroago zehaztuko dira).Sari banaketaren dataren ondotik sari guztiak emango ez balira, edo lehiakideren batek bere saria eskuratu nahiko ez balu, lehiaketan puntu gehien lortu dituen hurrengo pertsonak eskuratuko luke sari hori. Prozesu hau behin eta berriro errepikatuko da sari guztiak banatu arte.

10. artikulua : oinarrien onarpena

Lehiaketako parte-hartzaileak espreski onartzen du lehiaketa honetako oinarri guzti-guztiak beteko dituela. Oinarriren bat betetzen ez badu, parte-hartzailea lehiaketatik kanpo geldituko da eta saria galdu egingo du. Aparteko kasuetan eta behar bezala justifikatutako arrazoirik balego, antolatzaileek oinarri hauek aldatu ahal izango ditu lehiaketa hasi eta. Argitaratutako argibide eta informazio guztiak lehiaketaren zehaztapen eta baldintzetan sartuko dira. Oinarri hauen interpretazioan zalantzak edo desadostasunak sortzen baldin badira, antolatzaileen irizpidea gailendu egingo da.