2013ko deialdia

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia

"Hogei'ta" ekintza labelaren karietara,Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua FundazioaDonostia KulturaEmankor Sarea (Bilbo),le Rocher de Palmer aretoa(Cenon) eta le Florida gela – Musika anplifikatuak eta arte numerikoak (Agen) bildu dituzte mugaz gaineko proiektu deialdi bat abiatzeko gaurko musiken eta irudiaren alorretan.

Deialdiaren helburua

Euskal kulturaren (historiaren, gizartearen…) eta euskararen osagai batzu ber-interpretatu eta itxuraldatuko duten egitasmo berritzaileak laguntzea, hau da ekimen honen helburu nagusia. Proiektuaren zuzeneko aurkezpenak gaurko musikak eta irudia nahasiko dituen sorkuntza baten itxura ukanen du. Hautagaiek, berek bildu eta grabatu ekaietatik abiatu beharko dute eta material horren baliatzeko eskubidea dutela segurtatu.

Hautagaiak

Proiektu deialdia aipaturiko alorretan ari diren artista, artista kolektibo eta elkarte guziei zuzendua da.

Ekoizpen baldintzak

Dirulaguntza gehienik 13 000 eurokoa (BEZ-a barne) izanen da obra baten ekoizpenarentzat eta aurkezpenarentzat. Egonaldiak aurreikusiak dira egitasmoaren ekoizpenarentzat Akitania Eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko gaurko musiken baliabide tokietan. Kasu honetan, bide, aterpetze eta apairu gastuak errezebitzen dituzten egituren gain izanen dira. Egonaldi garaietan, aukeraturiko egitasmoaren behar teknikoak eta harrera tokien ahalen arabera estaliak izanen dira.

Hautaketa

Proiektu deialdiaren partaideek osatu epaimahai batek egitasmo bat hautatuko du irizpide hauen arabera :

  • Egitasmo artistikoaren berezitasuna eta zorroztasuna
  • Proiektuaren egingarritasun teknikoa
  • Ekoizpen plan zehatza
  • Proiektua lurraldean hedatzeko gaitasuna
  • Aurrekontu zehatz baten aurkezpena
  • Hautagaien mugikortasuna

Hautagaitza txostenak

Txosten bat igorri agiri hauekin :

  • Xede nota bat
  • Aurkezturiko proiektuaren aurkezpen zehatza
  • Aurrekontu zehatza
  • Aintzineko lanen eta proiektuen aurkezpena CV-a

Partaideen ekarpenak

  • Laguntza ekonomikoa
  • Egitasmoaren segipena (mediazioa, aholkuak, komunikazioa)
  • Artista egonaldia
  • Programazioa / Hedapena

Egutegia

  • Deialdiaren hasiera : 2013ko otsailaren 18a
  • Hautagaitza aurkezteko epea : 2013ko apirilaren 30a, gauerditan
  • Hautaturiko proiektuak : 2013ko maiatzaren 15a
  • Proiektuen aurkezpena : 2013ko azaroa

Txostenen igorketa

Milesker hautagaitza txostena emailez (pdf formatuan) eta postaz bi egiturei igortzea :

  • Euskal kultur erakundea - Lota jauregia BP 6 - 64480 Uztaritze
    Arduraduna: Frank Suarez

eta

  • Atabal – Gaurko Musiken eszena bezala hitzartua - 37 Allée du Moura -64200 Biarritz
    Arduraduna: François Maton