"Hautsa"
Euskal kultur erakundeak eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak "Hogei'ta - Ikuskizun biziko egitasmo artistiko deialdia - 2012" antolatu, egitasmo artistikoetarako deialdiaren karietara saritu zen "Hautsa" ikuskizuna.
Hautsa-k taula gainean bezala bizian ere anai-arrebak diren Unai eta Garazi-ren ibilbidea erakusten digu. Publikoak beren historia ezagutuko du, eta horren bitartez euskal jendartearen bilakaera.
Transizio urteak dira, frankismotik askatu eta balore guziak zalantzan jartzen dituen herrian… Ikusgarria ez da kontakizun lineala. Mugimendua, testua, irudia, musika, bideo proiekzioa eta argiztapena nahasten dira antzezlan poetiko eta sentsorial honen biziarazteko.
Hautsa euskaraz eskainia izanen da lehen aldiz 2013ko azaroaren 5ean Baionan, "Parasite kolektiboa" taldeak emanik. Itzulpena bideoaren baitan agertzen da. Mugimenduan dagoen eleberri grafiko batean bezala, bitarteko bisual bat bilakatzen da eta ekintzarekin bat egiten du, ikusleari haria galdu gabe irakurtzeko aukera emanez.
Elkarrizketa
Euskal kultur erakundearen 2013ko "Hogei'ta" deialdiaren irabazle-protagonistekin kalakan: Parasite kolektiboko Hannah Frances Welhanek, Garazi Lopez de Armentiak eta David Alcortak, "Hautsa" xehetu dute, 2013ko azaroaren 5ean estreinatzekoa den antezlana, Baionako Antzoki Nazionalean.
[+] Irakur erreportaia
Talde artistikoa
- Zuzendaritza: Hannah F. Whelan
- Aktoreak: Garazi Lopez de Armentia, Unai Lopez de Armentia
- Musika: Zuriñe F. Gerenabarrena
- Eszenografia eta argiztapenak: David Alcorta
- Bideoproiekzioak: Taupada Multimedia
- Jantziak: Idoia Beratarbide, Maria de Bernardo (Marodi Sorkuntzak)
- Euskara kontsultantea: Oier Guillan (Metrokoadroka Kolektiboa)
Ekoizpena
- Euskal kultur erakundea
- Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala
- Donostia Kultura - Teatro Victoria Eugenia
- Office artistique de la région Aquitaine
Partaidetza
- Porpol Teatroa (Gasteiz)
- Museo Santxotena (Arizkun)