Ikuskizun biziko egitasmo artistiko deialdia - 2012
"Hogei'ta" labelaren kari, Euskal kultur erakundea eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala elkartu dira, egitasmo artistikoetarako deialdi baten abian ezartzeko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan.
Irabazleak
« Hogeita Ikusgarrigintza » proiektu deialdiak Akitaniako, Euskadiko edota Nafarroako artisten edo artista kolektiboen 10 proposamen bildu ditu, antzerkiaren, dantza garaikidearen bai eta zirko eta karrika arteen alorretan.
Proposamenen maila altuak epaimahaiaren hautaketa zaildu baldin badu ere, eztabaida oren batzuen ondoren, bi irabazle hautatuak izan dira :
- Atejoka antzerki taldea (Donostia), haurrei zuzendu «Biolin magikoa» proiektuarentzat;
- Unai Lopez de Armentia-k, Garazi Lopez de Armentia-k, Hannad Whelan-ek eta David Alcorta Ruiz-ek osatu "Parasite kolektiboa" (Gasteiz) «Hautsa» deituriko keinu antzerki eta dantza garaikide proiektuarentzat.
Irabazle bakoitzak diru laguntza bat eskuratu du bere proiektuaren obratzeko. Bestalde bakoitzak jarraipen berezia ukan du sorkuntzaren garapenerako.
Euskal kultur erakundeak eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionalak parte hartzaile guziak eskertu nahi dituzte deialdi honetarako erakutsi duten engaiamendua eta lanarentzat. Aurkezturiko proiektuek erakutsi dute ikuskizun biziko alorrean dagoen bizitasuna eta sormena, lurralde honetako kulturari dagokionez.
Epaimahaia
Epaimahaiaren osaketa :
- Dominique Burucoa Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionaleko zuzendaria
- Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendaria
- Mathieu Vivier Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionaleko harreman publikoen eta kultura ekintzen arduraduna
- Frank Suarez Euskal kultur erakundeko Ikusgarrigintza arduraduna