Deialdia 2011 | Esku-orria (PDF)

Proiektu deialdiaren helburua

Euskal kulturaren eta euskararen osagai batzu ber-interpretatu beharko dituzten bi proposamen artistikoren hautatzea.

Hautagaiak

Proiektu deialdia artista, artista kolektibo eta elkarte artistiko guziei zuzendua da.

Sail artistikoak

Bideogintza – Argazkilaritza – Grafismoa

Diru baldintzak

Euskal kultur erakundeak gehienik 5000 euroko (BEZ-a barne) dirulaguntza eskainiko du, epaimahaiak hautatu bi obretarik bakoitzaren sorkuntza eta ekoizpenarentzat.

Hautaketa irizpideak

  • Egitasmo artistikoaren originaltasuna eta zorroztasuna.
  • Proiektua lurraldean hedatzeko gaitasuna.
  • Publikoen ganako proiektuaren bitartekaritza dispositiboaren zorroztasuna.
  • Aurrekontu zorrotz eta zehatz baten aurkezpena.

Egutegia

  • Hautagaitza deialdiaren hasiera : 2011ko otsailaren 15a
  • Hautagaitza aurkezteko azken epea : 2011ko apirilaren 30a
  • Hautaturiko proiektuak : 2011ko ekainaren 1a
  • Bi proiektuen aurkezpena : 2011ko urri-azaroa

Hautagaitza txostenaren edukia

  • Asmo nota bat
  • Proiektuaren aurkezpen zehatza
  • Aurrekontu zehatza
  • Aitzineko lanen eta proiektuen aurkezpena
  • CV-a