Epaimahaiaren osaketa
Olivier de Monpezat - ESA Arte Goi Eskolako zuzendaria (Rocailles auzoa - Biarritz).
ESA Goi Eskola Biarritzeko "Irudi" gunean kokatua da, Mediateka ondoan. Bere egitasmo pedagogiko berritzaile eta bateratzailea, Europan goi-mailako erakaskuntzak ezagutu dituen aldaketa sakonetan oinarritzen da (Bolognako aldarrikapena), gaurregungo praktika artistikoen baldintzei egokituz, batez ere kultura eta arte garaikidearen industriekin dituzten harremanei begira. Formakuntza gunea, ikerketa eta sentsibilisazio egitura, ekoizpen eta hedapen tokia, ESA Arte Goi Eskolak, lurraldearen dinamismoa adierazten du, bere garaiarekin bat egiten duen puntako testuinguru kultural azkar bat osatuz.
Eric Dicharry eta Laurence Aguerre Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra - CPIE (Hendaia)
1997. urteaz gero Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak "Nekatoenea" artista egonaldi programa garatzen du (www.nekaotenea.org), Akitaniako DRAC-aren babesapean, FRAC Aquitaine erakundearen laguntzaz. Baionako Bonnat museoa, Paueko arte eta komunikazio Goi Eskola baita Baiona-Angelu-Biarritz hiri elkargoko Arte eskola languntzaile dituelarik egitarau hori aitzina eramateko.
Esperanza Luffiego Tabakalera Centre International de Culture Contemporaine (Donostia)
Tabakalera antzinako Donostiako tabako fabrika ikusizko kulturan oinarritutako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko duen proiektua da. Arte garaikidea, telebista, bideoa eta zinea, diseinua eta soinua bateratuko ditu espazio bakar batean. Erakusketentzat eta ikus-entzunezko programentzat espazio berezia izango da, eta batez ere, lanerako, ekoizpenerako, sorkuntzarako lekua. Irudi fabrika izango da. Proiektua garatu bitartean eta eraikina berritzeko prestakuntzak aurrera doazen artean, Tabakalerak erakusketak, zikloak, eztabaidak... antolatzen ditu. Jarduera hauek fabrikako espazioetan bat egiten dute inguruko beste eragile batzuk ekoizten dituzten grabaketa, errodaje eta ekitaldiekin. Tabakalera bizirik da dagoeneko
Laetitia Léglise eta Antton Lannes EHZ Euskal Herria Zuzenean (Heleta)
Euskal Herri mailako kultur eragile alternatiboen (musika, dantza, antzerki, tindu, bideo, argazki, bertsolaritza, kirola, literatura) topagune ezin hutsegina da EHZ festibala. Tokiko edo kanpoko kultur eragileen adierazpen gunea izan nahi du ere EHZk. Herri-kultur ikuspegia landuz, eskubide kolektibo horren merkantziaren kontra borrokatzen dena. Urtero 20000 pertsona biltzen ditu. 2011n EHZ elkarteak "IRUDIKATU" sorkuntza grafiko lehiaketa antolatu du. Erreferentzia artistikoak: Manu Chao, Emir Kusturika, Fermin Muguruza, Keny Arkana, Gojira, Groundation, Dionysos, Berri Txarrak, ...
Anne-Marie Jeannou, "BERINAK" arte garaikide festibalaren arduraduna, bideo, soinu eta irudi artista.
Senperen iragaiten den "BERINAK" festibala (2011ko urriaren 29tik azaroaren 15era) trukaketa desberdinei esker eraiki den lurralde batean, Euskal Herriko testuinguruan, kokatu nahi du. Idekidura horrek beti ahalbidetu izan baitu sormena. Festibala kari arteak herriko saltokietako espazioak bereganatzen ditu, idekidura izpiritu horrekin. Artistek eguneroko bizi hurbila beste ikusteko molde batez sendiaratzen diete herritarrei.
Pantxoa Etchegoin (Zuzendaria) / Frank Suarez Euskal kultur erakundea
Euskal kultur erakundea (EKE) euskal kultura ipar Euskal Herrian garatzeko ari da lanean. Ekintzak eramaten ditu, bai ondarearen baloratze sailan, bai sorkuntza artistikoaren laguntzan edo kultura bitartekaritzan. Ekintza horiek gauzatzen dira kultura elkarteek eta euskal artistek eraman egitasmoak sostengatuz, baina ere erakundeak berak eramaten dituen ekimenen bidez, hala nola "Hogeita" egitaraua.