"Hogei'ta" proiektu deialdia 2011: arte bisualak
Gazteek arte bisualetan eraman proiektu berritzaileak sustatzeko antolatua izan zen Hogei'ta 2011 proiektu deialdia kari 31 proposamen eskuratu ziren 2011ko ekainean (16 bideo-egitasmo, 9 argazki-egitasmo eta grafismoari lotu beste 6 proiektu).
Artista et artista kolektibo batzuk igorritako proposamenak izan dira, Akitaniatik, Euskal Autonomia Erkidegotik, Nafarroatik baita Argentinatik. Hautagaien proposamenen kalitate handia zela eta epaimahaiaren lana (ikus epaimahaiko kideen aurkezpena) ez da batere errexa izan. Azkenean ondoko bi hautagaiak dira hautatuak izan ziren 2011ko ekainean:
- Bertrand Dezoteux "Txerri" bideo eta 3D-ko irudi proiektua garatu duena;
- Nader Koochaki Etxeberria "Scènes" bideo eta argazki egitasmoaren bultzatzailea.
Irabazle bakoitzak 5000 euroko diru-laguntza bat eskuratu du EKE-ren ganik bere proiektuaren gauzatzeko. Euskal kultur erakundeak deialdian inplikatu diren parte-hartzaile guziak eskertu nahi ditu. Helaraziak izan diren egitasmoak, gure lurraldeko kulturaren adierazteko unean, arte bisualen bizitasunaren eta sormenaren lekuko izan dira.
Gehiago jakin
Elkarrizketak
Bertrand Dezoteux, laugarren dimentsioan
Bertrand Dezoteux (1982, Baiona) elkarrizketatu du Xan Airek Txerri filma bukatzen ari zelarik. Bere labur metrailaren berezitasuna 3D-arekin jostatzea da, teknika berritsua baina menperatzeko zaila, Baxenabarreko herrixka bukoliko batekin bekoz beko jartzen duena. Zuzendariak oztopoz eta gutiziaz beteriko bidea kontatzen du hemen.
Irakur elkarrizketa
Nader Koochaki, denboraren haritik
Nader Koochaki Etxeberria-ren elkarrizketatzera joan zen Xan Aire, Irulegira (Baxenabarre), Scènes egitasmoko zati baten filmatzen ari zelarik gauaz, hil-herri zahar batean. Bere artikuluan edertasuna baino, sakontasuna jorratzea duela xedetzat hartua artista gazteak adierazten digu kazetariak. Irakur elkarrizketa