Xalbador, bat-bateko mirakulua
Euskal kulturak daukan berezitasun bat azpimarratzekotan, dudarik gabe, bertsularitza datorkigu gogora. Eta bertsularitza aipatzen dugularik, kantuari pentsatzen dugu, bertsulariak, gehienetan, bere hitzak kantatzen baititu, eta hanbat hobe, botz ederra duelarik !
Mendez-mende, Jainkoak daki zenbat bertsu kantaturik izan den ! Asko eta asko haatik, haizeak behin betikotz eraman ditu. Beharrik, bertsu hunkigarrienak bederen jende zenbaiten memorian gelditu dira edo/eta euskaltzale suhar batzuek idatziz ezarri dituzte..., azken urte hauetan aldiz, tresna berrieri esker gauzak errextu direlarik.
Euskal Herriko hainbat plaza kurritu zituen Xalbador zenaren bat-bateko bertsuak ere, han-hemenka zeuden eta Xabier Amurizari gogora jin zitzaion bilketa baten egitea. Xede hori jakin orduko, Euskal kultur erakundeak bere sustengua ekarri dio Kantuketan programaren barnean, besteak beste errezitalak antolatuz.
"Xalbador bat-bateko mirakulua" elkarlan honen fruitua da.
Elkarlaneanek argitaratu du Europako Interreg II dirulaguntzarekin.