Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak Euskal Herrian
2004-2005ean eraman inkesta kuantitatiboa eta kualitatiboa
Inkestaren helburua
Euskal Herri osoan eta besteak beste iparraldean nortasunari eta kulturari lotuak diren praktika eta jarreren identifikatzea.
Lau gai landuak izan dira : lurraldea,
nortasuna, hizkuntza, kultura eta elkarte bizitza. Euskal Herri guzian 4000 pertsona galdezkatuak izan dira (16 urte goragokoak) : 3822 metodo kuantitatiboaren bidez (inkesta-egileak etxez etxe ibili dira galdesorta batekin) eta 200 inguru metodo kualitatiboaren bidez ( eztabaida taldeak + elkarrizketak + bizitza-historiak).
Azken emaitzen bilduma - 2007ko otsaila
2005eko irailean aurkeztu emaitzak
- Inkestaren emaitzen aurkezpena eskura
(PDF formatuan - aurkibide elkarreragilea - 500 Ko)
- Inkestaren emaitzen laburpena
(PDF formatuan - aurkibide elkarreragilea grafikoak + laburpenak - 4,2 Mo)
Hunkituak izan diren lurraldeak eta pertsonak
16 urtez gorakoko biztanleria
Ipar Euskal Herria :
- 1610 inkestatu (inkesta kantitatiboa)
- 4 eztabaida talde (dinamika orokorrak) eta bakarkako 7 elkarrizketa
Euskal Autonomia Erkidegoa :
- 1204 inkestatu
- 6 eztabaida talde (dinamika orokorrak) eta 3 bizitza-historia
Nafarroan :
- 1008 inkestatu
- 6 eztabaida talde (dinamika orokorrak)
6 eztabaida talde (dinamika bereziak), 3 lurraldeetako jendez osatuak arlo hauetan berezituak : hezkuntza, euskalgintza, kultura eta sorkuntza, gizarte mugimenduak, mugaz bi aldeetako esperientzia dutenak.
Noiz iragan den inkesta eta nork eginik
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan : 2004ko urria eta abendoa artean
- inkesta kantitatiboa : Donostiako Ikertaldea enpresa
- inkesta kualitatiboa : Bilboko Kualitate Lantaldea
Ipar Euskal Herrian : 2004ko urria eta 2005eko ekaina artean
- Inkesta kantitatiboa : Baionako StatAdour kabinetea
- Inkesta kualitatiboa :Baionako StatAdour kabinetea (2 eztabaida talde) eta Aldia Conseil et Formation Michel Veunac-en bidez (2 eztabaida talde)
Lanaren eginarazleak (obralaritza) :
Euskal kultur erakundea eta Eusko Ikaskuntza
Batzorde eragilea :
- Xabier Itçaina, Bordaleko Zientzia Politiko Institutuan ikerlaria
- Igor Ahedo, Euskal Herriko Unibertsitatean erakaslea, Eusko Ikaskuntzaren ordezkaria
- Iñaki Martinez de Luna, soziologoa, Euskal Herriko Unibertsitatean erakaslea, eusko jaurlaritzako prospekzio soziologikoen kabinetearen burua
- Larraitz Mendizabal, soziologoa, eusko jaurlaritzako prospekzio soziologikoen kabineteko langilea
- Erramun Bachoc, soziolinguista, EKE-ko lehendakari ohia
- Pantxoa Etchegoin, EKE-ko zuzendaria
- Terexa Lekumberri, etnologoa, EKE-ko ondarea arduraduna
Ikerketa hau Akitania-Euskadi fondoari esker egin da, bai eta ere eusko jaurlaritzako prospekzio soziologikoen kabinetearen laguntza teknikoari esker (datuen azterketa).