Batekmila sorkuntza : ''Ballet Biarritz

« Ballet Biarritz » sortu eta zuzentzen duen Thierry Malandain dantza munduko norbait handi da, Frantzian bezala beste asko erresumetan ere gain-gainetik preziatua, eta beraz « Batekmila » egitasmoari sekulako babesa ekartzen dio.

Lehenik, Pariseko Operan eta beste konpania batzutan dantzaturik, lehiaketa koreografikoetan sari ederrak bildurik, eta konpaniak zuzendurik, Biarritzen kokatu da 1998an. Hirurogei koregrafia egin ditu eta hauetatik zenbait beste konpania batzuk ematen dituzte.

Azkenik, 2004ean, Kuban, atzerritar ikusgarri hoberenaren Kritika Saria eskuratu du.
Thierry Malandain zuzendariak Ballet Biarritz zentro koregrafikoa mugazgaineko egitura bat bilakarazi nahi du eta 2000. urteaz geroztik bere zazpi ahalak egiten ditu xede horren garatzeko. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia hiria eta Eusko Jaurlaritza partaide ditu, helburua delarik Ballet Biarritz Junior BBj- sortzea.
Eta hain xuxen, « Batekmila » ikusgarrian parte hartzen dutenak BBjko dantzari gazteak dira : 18 eta 23 urte arteko 4 neska eta 4 mutil.

« Batekmila » deitua den koregrafiaren egilea da Gaël Domenger, Thierry Malandainen ardurapean.