2004ko ekintzen bilduma

Hendaiako hiriarekin partaidetzan

Lau kontzertu Abbadia jauregiko kaperan

Antonio Abbadia (1810-1897) astronomoa euskal kulturaren sostengatzaileetarik lehenetakoa izan da, bereziki Lore Jokoak antolatuz. Euskal kultur erakundeak proposaturik, Abbadia jauregiko zuzendaritzak, Frantses Zientzia Akademiaren baimena ukan ondoan, onartu du lau kontzertu eginak izan zitezen, bat sasoika, jauregiko kaperan. Hendaiako Hiriak berehala jakinarazi du partaide izan nahi zuela kudeantza bere gain hartuz. 

Hona egitaraua :

Martxoaren 14ean, 17.00etan : Xuberoko kantak a kapela. Pascale Elichondeborde, Ixabel Jaury eta Mixel Arotce.

Ekainaren 20ean, 18.00etan : Belardi taldea. Maialen Estecahandy, Frantxua Cousteau, Txomin Héguy eta Carlos Jimenez.

Urriaren 10ean, 15.00etan : Atzoko kantu, gaurko bertsu. Kantariak : Jean-Noël Bessonart eta Jean-Pierre Lascano. Bertsulariak : Igor Elorza eta Sustrai Colina.

Abenduaren 19an, 17.00etan : Eguberri kantak. Maite Idirin (soprano), Muriel Dupin (harpa) eta Marise Graciet (flauta).

Donibane lohizuneko hiriarekin partaidetzan

2004ko euskal kultur programa

Horra Donibane Lohizuneko herriak eta Euskal kultur erakundeak elgarrekin antolatu dituzten emanaldiak :

Otsailaren 12a, osteguna, 14.00 :
Maurice-Ravel entzuntegian : « Iratzeder, olerkiz-olerki » poema irudiztatuen irakurketa. Idazkien hautatzailea : Daniel Landart. Irudiztatzailea : Jakes Larre. Irakurleak : Kattalin Totorika, Antton Hariñordoki eta Pantxoa Etchegoin. Musikaria : Joël Mérah. Deneri idekia. Sartzea urririk.

Otsailaren 13a, ostirala, 18.00etan :

Maurice-Ravel entzuntegian : Mintzaldia (frantsesez) : « Inkisizioa ». Hizlaria : Maite Lafourcade, unibertsitateko irakasle ohia. Sartzea urririk.

Otsailaren 14a, larunbata, 15.00etan :
Louis-XIV plazan. Itsas kirol eta jokoak 5 eta 10 urte artekoentzat, Kulki taldeak animaturik.

Otsailaren 15a, 16.30etan :
Maurice-Ravel entzutegian : Kontzertua Xuberotar kantuak a cappella
Lehen partean : Jean-Michel Bedaxagar
Bigarren partean : Niko Exart, Dominique Etxart eta Robert Larrandaburu.

Angeluko hiriarekin partaidetzan

Euskal eta okzitandar kultura astea martxoaren 28tik apirilaren 2ra

Angeluko kontseilari batzuen ardurapean den Herri kulturen batzordearen bilkuren ondorio gisa, Euskal kultur erakundeak eta Okzitandar Institutuak, kultura aste bat antolatu dute, Angeluko hiriaren partaidetzarekin.
Bi kulturen arteko harremanak indartzea eta haien ezagutaraztea zuen helburu.
Ekitaldi bakoitzean bi kulturen adierazpenak uztartuak izan dira.
Derragun lehen aldia zela bi egiturek horrelako uztartze bat egiten zutela.

Hona egitaraua :

Martxoaren 28an, Santa Maria elizan : Kontzertua : Erramun Martikorena Monesi emazte taldea

Martxoaren 29an, Denen etxean : Bi erakusketen aurkezpena eta hizkuntza ttipituez solasaldia

Martxoaren 30ean, Denen etxean : Mintzaldia : Emigrazioaz Noël Elorga Ariane Brunetan.

Martxoaren 31an, Asialdien Zentruan. Haurrentzat : Kulki (joko eta kirolak) Nadette Carita okzitandar ipuin kondaria.

Apirilaren 1ean, Denen Etxean. Mintzaldiak eta liburuen izenpetzea : Itxaro Borda Sèrgi Javaloyès

Apirilaren 2an, Denen Etxean. Kantuaz solas : Jean-Jacques Castéret. Angeluarrak eta Les Cahnteurs de Came taldeekin.

BERTSU Igor Elorza gomita nagusia

Ohidura bat bilakatua da orain Baionako Bestak hasten diren egunean bertsulari batek bertsu bat kanta dezan Herriko Etxeko balkoitik. 2004ean, Igor Elorza Bizkaitar txapeldunaren aldi zen. 

Hori dela eta, Euskal kultur erakundeak hiru saio berezi antolatu dizkio :

  • Ekainaren 8an, Biarritzeko Koliseoan ;
  • Ekainaren 25ean, Izpuran, Brana dorrean, arno dastatze kari ;
  • Urriaren 10ean, Abbadia jauregiko kaperan.

Kantuketan erakusketa

Hona Kantuketan erakusketa aurkeztua izan den herriak :

  • Andoain (Gipuzkoa) Bastero kultur etxea Urtarrilaren 24etik otsailaren 22 arte ;
  • Oñati (Gipuzkoa) Herriko erakusketa sala apirilaren 21etik maiatzaren 1a arte ;
  • Bermeo (Bizkaia) Kultur etxean maiatzaren 25etik ekainaren 7a arte ;
  • Paris Saint-Merry elizan urriaren 2tik 31a arte.

« EUSKAL KANTUA » Parisen

2004ko urriaren 2tik 31a arte

Antolatzaileak : Pariseko Euskal Etxea Euskal kultur erakundea
Pirinio-Atlantika Departamenduko Kontseilu Orokorra partaide

« Kantuketan » erakusketa Parisen egon den denboran, kultur animazio desberdinak proposatuak izan zaizkie paristarrei. Erakusketari bere babesa ekarri dio Bertrand Delanoë jaun auzapezak eta haren ordezkari Christian Sauter auzapez-axuantak parte hartu du urriaren 4ean egina izan den estrenaldian.

Hona programazioa :

Urriaren 5ean, Saint-Merry elizan : Hiru koru batasunean : Gernika, Anaiki eta Hegoa taldeak

Urriaren 16an, Pariseko Euskal Etxean : Jean Bordachar taldea

Urriaren 20ean, Maison des Pyrénées-Atlantiques etxean : Mintzaldia euskal kantuaz. Hizlaria : Xabier Itzaina

Urriaren 20ean, Saint-Merry elizan. Emazteak kantuz : Amaia Riouspeyrous, Maialen Errotabehere, Maddi eta Xeline Oihenart

Urriaren 23an, Glazart salan. Gaurko musikak : Anari (rock eta folk), Josetxo Goia-Aribe, Maddi Oihenart, Juantxo Zeberio eta Marc Burenfosse. BDF Basque Dub Foundation (DJ set).

Urriaren 28an, Pariseko Euskal etxean

Urriaren 31an, « Divan du Monde » gelan : dantzaldia Patxi Perez-en taldea eta Tapia ta Leturiarekin. Ipuinaldia : « Harriola marriola » Koldo Amestoy-ekin.