Araudiak
Euskal kultur erakundearen helburua da euskal kulturaren sustapena, garapen iraunkorra eta hedapena, denbora berean jarraipena eta bilakaera segurtatuz.
Bere eragina zabaltzen da eremu hauetan:
- euskara;
- literatura eta argitalpena;
- antzerkia eta bertsolaritza;
- ikus-entzungaien ekoizpena eta hedapen numerikoa;
- dantza, kantua eta musika;
- arte ederrak;
- ondarea eta ingurumena;
- turismoa eta sukaldaritza;
- euskal bestak;
- aisialdiak;
- jokoak eta kirolak.
Ikusgarrigintzari dagokionez, bere ihardueren baitan, ikusgarri antolatzaile izan daiteke ere EKE.
Elkartearen eginbide nagusiak hauek dira:
- kultura politika publikoari buruzko obragintza laguntzea;
- egitasmoen obralaritza tokiko eta lurraldeko elkargoen partaidetzarekin;
- egitasmo egituratzaileen obralaritza eta publiko berriei buruzko bitartekaritza;
- kultura eragileen aldeko laguntza, sorkuntza, hedapen, animazio eta formazio alorretan.
Araudiak
- Euskal kultur erakundearen araudiak irakur (PDF)
Azken aldaketak Euskal kultur erakundearen 2019ko apirilaren 6ko ez-ohiko Biltzar nagusian onartu ziren.