Hazparneko hilen baratzea
Hazparneko hilen baratzea, Torres-Guerra arkitektoek eta Régis Pochelu eskultoreak dute obratua. Eskultoreak Lauburu elkarteko Claude Labaten aholkuak ukan ditu, bai eta ere Jacques Auriau Euskal kostaldeko Astronomia elkartekidearenak. Baratze honetan aurkitzen dira 16 harriz osatutako harrespil garaikide bat, megalito bat, 3mko burdin xiri luze bat eta 27 hilkaxa. Harrespileko harri bakoitzak sinbolo bat dakar. Régis Pocheluk zizelkatu ditu, gure arbasoen mito eta sinesmenetan oinarriturik, bai eta ere sorkuntzari eta irudimenari leihoak zabalduz. Nahi ukan du megalitoari « Biziaren iturri » sinboloa eman. Haren ondoan, 3 metra dituen burdin xiri luze batek, bere zentrotik, ekinoxoetan, harrespilaren zentroa argitzera joanen den iguzkia pasatzera utziko du.