Zuberoako pastoralari buruzko begirada gurutzatuak
Zerk egiten du pastorala? Nola idazten eta ematen da pastorala? Nola muntatzen da? Galdera horien jorratzeko Xiberoko idazle, errejent eta aktore zonbaitzuen lekukotasun zatiak hautatu ditugu. Eleketa ahozko memoriaren bilketaren karietara grabatuak izan dira azken urteotan. Mintzoak.eus atarian kontsultagarri dira orain, bilduma berezi batean bildurik.
Gai honi buruz elkarrizketatuak izan zirenen artean: Jean-Louis Davant, Jean-Michel Bedaxagar, Ihitz Iriart, Jean-Fabien Lechardoy, Michel Etchecopar, Dominique Nicibar Burguburu, Jean-Pierre Recalt, Patrick Queheille, Titika Recalt, Jean-Louis Aramburu, Margot Faurie, Yolande Recalt...
Aipatu gaien artean: pastorala epopeia gisa, pastoralaren oinarriak, pastoral idazle bilakatzea, idazle eta errejentaren arteko harremana, dantza ikastea eta irakastea, arropen jostea, emazteak maskaradan eta pastoralan...
Osatu dugun bildumaren bideo-pasarte guztiek azpitituluak badauzkate (euskaraz eta frantsesez). 2023an aurkeztu zen "Eleketa, Xiberoako ahozko oroimenak" erakusketan erakutsiak izan ziren lehen aldiz.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)