Zineskola: Irudi heziketa proposamen berria irakasleentzat
Zineskola dispositiboa Euskal Kultur Erakundeak antolatzen du, honako partaideekin: Zukugailua, Cinéma & Cultures, Cinévasion, IKAS euskal pedagogia zerbitzua, Departamenduko Hezkuntza Nazionaleko Zerbitzuak eta Zineuskadi. Helburua da ikasleak zinema munduan murgiltzea eta euskararen erabilera ikastetxetik kanpo sustatzea. Halaber, irakasleei laguntza pedagogiko egokia eskaintzen zaie. Lehen formakuntza egunak urtarrilean antolatuak izan dira Uztaritzen.
Urtarrilean, irakasleei formakuntza saio berriak eskaini izan zaizkie filmen edukiak ikasleekin landu ditzaten. Aurten, metodo eta tresna pedagogikoak birpentsatuak izan dira fotogramen manipulazioari eta ikasleen arteko komunikazioari toki gehiago emateko. Bestalde, aholkuak eta pistak proposatuak izan zaizkie irudi heziketa ustiapen horren integratzeko urteko diziplinarteko programazioan.
Azkenik, ikuslearen liburuxka aurkeztua izan zaie ere bai: eskolako eta familiako zinema oroitzapenak eta esperientziak trukatzeko eta eztabaidatzeko tresna berria da.
2025eko martxotik apirilera, Euskal kultur erakundeak eta bere partaideek zinema geletara itzultzeko parada eskainiko diete ikasleei hiru filmekin.
Filmak:
- Grufaloa: 1. ziklokoei zuzendua (ama eskola)
Julia Donaldson idazleak, haurliteratura modernoan erreferentea denak, sortutako samurtasunez eta balioz betetako bi abentura dira. - Teresa eta Galtzagorri: 2. ziklokoei zuzendua (CP-CE2)
Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du anai txikiaren aurrean. Egun batez, zirkoan, Tim-n ezagutza egiten du, oihaneko iratxo bat, azokarengandik harrapatua izan dena. Galtzagorri Teresaren etxean ezkutatuko da, eta haren babespean bizituz, elkarrekin, hainbat abenturak biziko dituzte, eta lagun bereiziezinak izango dira. - Phantom Boy: 3. ziklokoei zuzendua (CM1tik CM2ra)
New York... Gangster desitxuratu misteriotsu batek Alex zauritzen du, bere atzetik segika dabilen polizia inspektorea. Ospitalean inmobilizatuta dagoela, Alex Leoren laguna egiten da, 11 urteko mutiko bat, zeinak bere gorputz barrutik irteteko gaitasuna duen. Mamu guztiak bezala, ikusezina beste pertsona guztientzat, hegan egiten du eta hormak zeharka ditzake...
Gehiago jakin
- Zineskola dispositiboa
- Xehetasun gehiagorentzat, helbide huntara idatz ezazu: koord@zukugailua.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)