Zineskola dispositiboa, Euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera
Zineskola dispositiboak euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die lehen mailan euskaraz eskolatuak diren ikasleei. Lurraldeko 12 zinema aretotan haiendako antolatzen diren emanaldien bidez, ikasleak zinema munduan sartzen hasten dira eta euskara ikastetxetik kanpo praktikatzen dute, irakasleen lan pedagogikoari esker.
2017az geroz, urtero, kalitatezko bizpahiru film proposatzen zaizkie ikusle gazteei eta beren irakasleei. Film bakoitza, aholkulari talde batek landutako ustiapen pedagogikoaren proposamen batez lagundua da. Proposamen hori irakasleei aurkezten zaie haientzat antolatutako film proiekzio berezietan. Horrela, ikasleekin filmaren inguruko lan berezia egin dezakete, proiekzioa aitzin eta haren ondotik ere.
Zineskola dispositiboaren bidez, Euskal kultur erakundeak eta bere partaideek honako helburuak finkatu dituzte:
- Lehen mailako ikasleei kalitatezko euskarazko animazio filmak proposatzea: Haurrei kalitatezko euskarazko filmak eskaintzea, haien hizkuntza-gaitasunak eta kultura-ezagutza aberastuz.
- Euskararen praktika ikastetxetik kanpo sustatzea: Euskararen erabilera eta praktika sustatzea ikasgelatik kanpo, eguneroko bizian eta kultur ekintzetan.
- Zinegela eta zinema ezagutaraztea: Ikasleak zinemaren munduan murgiltzea, zinema-aretoaren eta zinemaren hizkuntza ezagutaraziz.
- Irakasleei tresna pedagogikoak eskaintzea: Irakasleei baliabide pedagogikoak ematea, zinemaren bidez haurren hezkuntza aberasteko.
Dispositibo honen bidez, Euskal kultur erakundeak eta bere partaideek euskararen eta kulturaren transmisioa bultzatzen dute, irakasleei laguntza eta baliabideak eskainiz, eta haurrei esperientzia aberasgarria eta hezigarria emanez.
2024ko edizioaren zenbakiak
- 2 film ipar Euskal Herriko 12 zinema gelatan
- 4000 ikasle
Partaideak
- IKAS euskal pedagogia zerbitzua
- Hezkunde Nazionala
- Cinéma & Cultures
- Cinévasion
- Zineuskadi
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)