"Zinema Kanpoan", zinegeletatik kanpo euskal zinemaz gozatzeko aukera
Aurtengo udan, Euskal kultur erakundeak sustatu eta koordinatutako "Zinema kanpoan" zikloaren karietara, euskal filmak proiektatuak izanen dira ipar Euskal Herriko lau herriko plazatan, iluntzean. Ekimen honen bidez, euskal zinemak karrikara ateratzeko eta jendearengana hurbiltzeko parada ukanen du. "Euskal zinema jalgi hadi plazetara!" lelopean, kultura eta aisialdia uztartuko dira aire libreko saio hauetan. Ondorioz, udako gau gozoetan euskal zinemaz gozatzeko aukera paregabea izanen dute ipar Euskal Herriko herritarrek.
2024ko udako egitarau osoa ezagutzeko, Euskal kultur erakundearen webguneko agenda kontsulta dezakezu.
Hona hemen emanen diren filmetako batzuk:
- Ekainaren 7a - Akelarre (Pablo Agüero) - Leizeak - Sara
- Uztailaren 16a - Akelarre (Pablo Agüero) - Gaztelua - Maule
- Uztailaren 17a - Aupa Etxebeste (Asier Altuna eta Telmo Esnal) - Plaza - Ortzaize
- Uztailaren 19a - 3. Filma labur gaualdia: Iparraldeko Nafarroa - La mirada magica (ETB) - Begi erreak (Frank Harriet) - Erleketa (Oskar Alegria) - Galtzerdi Berdeak (Oskar Alegria) - Sorbeltza (Iban del Campo) - Ximinoa (Itziar Leemans) - Plaza - Arrosa
- Agorrilaren 10a - Akelarre (Pablo Agüero) - Plaza - Ainhoa
- Agorrilaren 25a - Akelarre (Pablo Agüero) - Plaza - Ziburu
Partaideak
Sarako, Mauleko, Ortzaizeko, Arrosako, Ainhoako eta Ziburuko Herriko Etxeak
baita ere Zineuskadi eta Cinévasion.
Gehiago Jakin
Harremanak: frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)