Zinema barnetik ezagutzeko euskarazko tailerrak kolegioan

2023/02/03

Departamendu mailan Zinema kolegioan dispositiboaren koordinatzailea den Cinévasion 64 elkarteak euskarazko bi film proposatzen ditu aukeran hemengo ikastetxeei (Handia edo Amama) 2022-2023 ikasturterako. Euskal kultur erakundearen laguntzarekin soinu-efektuak bezalako zinema teknikak ezagutzeko euskarazko tailerrak antolatuak dira ere karia hortara.

Zinema barnetik ezagutzeko euskarazko tailerrak kolegioan
© Cinévasion 64

"Zinema kolegioan" dispositiboaren baitan, proiekzioekin batera, tailerrak edo zinema zuzendariekin/taldeekin topaketak egin daitezke ere, ikasleek film bat nola egiten den jakin dezaten eta zinemako profesionalekin trukaketak ukan ditzaten.

Joan den urtarrilaren 31n, Donapaleuko Amikuze ikastetxeko 4.eko sail elebiduneko ikasleek Handia filmaren inguruko soinu-efektu tailer batean parte hartu dute Cinévasion 64 elkarteko bitartekariekin.

Mash Up mahaia erabiliz eta objektu arrunten bidez, haien ahotsa eta gorputza erabiliz, gazteek filmaren sekuentzia labur baten soinu guztiak (arrabotsak) bikoiztu dituzte zuzenean.
Esperientzia parte-hartzaile honek zineman soinuak duen garrantzia deskubritzeko eta soinu-efektu egilearen ofizioaren ezagutzeko aukera eman die ikasleei.

Gehiago jakin

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)