Xiberoako pastoralaren ahozko oroimenak Gamere-Zihigako mustraken lekuan ikusgai
Gamere-Zihigako biztanleak 2024ko uztailaren 28an eta agorrilaren 3an emanen duten "Ligetx koblakaria(k)" pastorala prestatzen ari dira. Mustrakak edo errepikak egiteko erabiltzen duten lekuan gure "Eleketa, Xiberoako ahozko oroimenak" erakusketaren multimedia dorre bat ezarri dugu. Honen bidez aktore eta parte-hartzaile desberdinek pastoralari eta maskaradari buruzko lekukotasun eta artxibo arraroak ikusten ahalko dituzte.
Partaidetza orokor baten barnean sartzen da ekimen hau, jakinez bestalde EKE-k altxortegi aurrerakin bat eskaintzen diela antolatzaileei sorkuntza proiektuaren hasteko, baita Plazara kooperatibarekin lankidetzan, ikuskizunaren antolaketan euskararen erabilera sustatzeko formakuntza.
Helburua litzateke, oro har, euskal kulturaren ezagutza ikusgarriaren sortze-prozesuan gehiago txertatzea, belaunaldi gazteenak, batez ere, pastoralaren ezaugarriez eta historia hurbilaz jakinean izan daitezen, lekukotasun eta artxibo paregabeak lagun.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)