Toberen ohituraren oroitzapena ahozko memorian

2024/11/26

"Eleketa, Iholdi-Oztibarreko ahozko memoria" erakusketak, beste gai batzuen artean, Baxenabarreko eskualde hartan zegoen toberen tradizioa agerian utzi du, zonbait lekukotasunen bitartez. Irisarrin eta Iholdin elkarrizketatu ziren herritarrek horren berri eman ziguten. Testigantza horiek sarean ezarri ditugu Mintzoak.eus atarian.

Toberen ohituraren oroitzapena ahozko memorian
Irisarriko toberak - 1937 CC-BY-SA Jesus Elosegui Irazusta - Aranzadi zientzia elkartea

Tobera-munstra deitu herri antzerki moten bidez, gizarteak herritar baten portaera salatzen zuen. Zigor kolektibo hori Europa guzian hedatua izan da, "charivari", "cencerrada", "rough music", Euskal Herrian ere karrusa, galarrotsak, zintzarrotsak, toberak edo kabalkadak izenekin.
Forma zahar horretan iraun zuen 1937 arte.

Irisarriko toberak Baxenabarreko famatuenetarikoak izan dira. Denbora guti barne, tobera frango antolatu ziren: 1883an, 1914an, 1921ean, 1928an eta 1937an. 2012an egin ziren ere. 2025ean berriz emanak izanen dira.
Joan den azaroaren 15ean, "Eleketa, Iholdi-Oztibarreko ahozko oroimenak" erakusketaren karietara, gai hortaz elkarrizketatu ziren hiru herritarren lekukotasun zatiak aurkeztu zituen Terexa Lekumberri etnologoak. 

Eleketa bilketaren karietara beti beste lekuko batzuek aipatu zituzten ere frango zalapartasuak izan ziren 1974ko Iholdiko toberak .

Lekukotasun guzti horiek zintzilikatu ditugu Mintzoak.eus atarian.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)