Telelanaren araubideak gaiaren inguruko webmintegia

2021/02/09

Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu webmintegi bat antolatzen du "Telelanaren araubideak" gaiaren inguruan. 2021eko martxoaren 4an iraganen da, ostegunarekin, 18:00etan. Izen emateak zabalik dira martxoaren 4a arte (16:00ak arte) eta parte hartzea urririk da.

Telelanaren araubideak gaiaren inguruko webmintegia

Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, 2011z geroz, Euskal kultur erakundeak informazio gaualdiak antolatzen ditu urtero.

Tokiko Jarraipen Dispositiboa eramaten duen Profession Sport et Loisirs 64 egiturarekin antolatua, webmintegiak telelanaren araubideak aipatuko ditu. 2021eko martxoaren 4an iraganen da ostegunarekin, 18:00etan.

Joan den urtetik, telelana gure lan ohiduretan sartu da. Esperimentazio moduan garatu zen, eta langile anitzek jasana den zerbait bezala bizi izan dute. Larrialdia egoera gibelean utzirik, enplegatzaile batentzat praktika hori galdezkatzea interesgarria izan daiteke.

Lege testuak eta araubideak ez dira eskas. Elkarteentzat beharrezkoa da beraz beren aktibitateei egokitua den kuadro batean egin dadin. Dena den, elkarrizketa soziala lehenetsi behar da antolaketa adostu eta eraginkor baten plantan emateko.

Informazio gaualdi horretan, bi abokatu berezituk gaiaren inguruko teoria aurkeztuko dute, galderei erantzun aitzin.

Usaian bezala, parte hartzaile ezberdinen arteko solasaldiei toki garrantzitsua utziko zaie. Ez duda beraz zuen galderak aitzinetik helaraztea.

Gaualdia Ellipse Avocats kabineteak animatuko du eta webmintegi baten formatuan iraganen da.

Parte hartu nahi dutenek 2021eko martxoaren 4a arte (16:00ak arte) dute EKE-ri izena emateko. Webmintegian parte hartzeko lotura izena eman ondotik bidalia izanen zaizue.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)