SORMEN, Iparraldeko euskal kultur sorkuntzaren aldizkari numerikoa

2024/01/04

Ipar Euskal Herrian euskal kultura dinamizatzen eta arraberritzen laguntzen duten ekimenen nabarmentzeko, Euskal kultur erakundeak artikulu-hari berri bat sortu du eke.eus atarian. SORMEN multimedia kapsula horiek gure sare sozialetan eta gure hileko buletinean ere zabalduko dira.

SORMEN, Iparraldeko euskal kultur sorkuntzaren aldizkari numerikoa
© SORMEN

2008 eta 2023 artean Iparraldeko kultura eragileei egin dizkiegun elkarrizketen segida hartuko du SORMEN agerkari numerikoak. Izpiritu berdintsuarekin, euskal kultura biziarazten duten elkarteei eta artistei hitza emanez.

Sorkuntza desmartxa batean engaiatuak diren pertsonak eta taldeak agerian eman nahi ditugu

Sorkuntza desmartxa batean engaiatuak diren pertsonak eta taldeak agerian eman nahi ditugu orain, zentzu zabalean, bai transmisioaren, bai prestakuntza edo sorkuntza artistikoaren ikuspegitik. Laburbilduz euskal kulturari ufada berria ematen dioten proiektuak.

SORMEN multimedia artikuluak http://sormen.eke.eus webgunean egonen dira kontsultagarri, arloka sailkaturik (antzerkia, kantua eta musika, literatura, dantza…). Sarea sozialetan ere zabalduko dira.
Bestalde azken argitalpenen berri emanen du gure hileko newsletterak.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)