Sarako Biltzarraren karietara, EKE-k liburugintzako profesionalei zuzendu egun bat antolatzen du

2021/09/28

Euskal kultur erakundeak, Sarako Biltzarrak eta BILKETA nahiz Biblio64 sareek, egun profesional bat antolatzen dute liburuaren eta irakurketaren arloan lan egiten duten guzientzat. Egun hori Sarako Idazleen Biltzarraren karietara iraganen da, urriaren 11n, astelehenarekin. Gaia "Emazteak eta euskal literatura" izanen da.

Sarako Biltzarraren karietara, EKE-k liburugintzako profesionalei zuzendu egun bat antolatzen du
2019ko egun profesionala Sarako Biltzarraren karietara © EKE

2010az geroz BILKETA proiektuarekin bat eginik, Euskal kultur erakundeak irakurketa publikoaren profesionalen sareari zuzendu euskararen eta euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio egunak antolatzen ditu, Baionako Mediatekaren eta Biblio64-ren partaidetzarekin. 2019az geroz, egun profesional bat antolatua da Ipar Euskal Herriko hitzordu nagusia den Sarako Biltzarraren karietara.

Urriaren 10ean iraganen diren ohiko liburu aurkezpen eta mintzaldiez gain, Sarako Idazleen Biltzarraren 38. edizioak emazteak eta euskal literaturari buruzko egun profesionala errezibituko du urriaren 11n, astelehenarekin. EKE-k, Sarako Biltzarrak, BILKETA sareak eta Biblio64-k antolatzen duten eduki aberats eta anitzeko egun hau, argitaletxeei, liburu saltzaileei, liburuzainei, idazleei, irakasleei, itzultzaileei edota ikasleei zuzendua da. Irakurketa publikoaren profesionalen jarraitzeko programaren barnean antolatzen diren topaketa guzietan bezala, eguna euskaraz iraganen da, bat-bateko itzulpenarekin frantsesera.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)